Dantza eta musika eskoletako matrikulazioa zabaldu du Kresala kultur elkarteak
Irailaren 20ra arte ahal da izena emon dantza zein musika eskoletan. Artabide 23ko egoitzan egin beharko da, 18:30etik 19:30era bitartean. Ikastaroen berri jaso nahi dutenek 94-613 41 14 telefono zenbakira deitu beharko dute. Kresala kultur elkarteak urteurren oso berezia ospatuko du aurten: 50. urteurrena.