
Oibarren alkartu ziren atzo
Hiru eguneko ospakizunak eta gero, agur esan dute Gizaburuagan andramariek. Zapatuko ekimenek Andra Mari egunari emon zioten testigua domekan. Errekanetik herriraino egiten den lasterketak bederatzi parte hartzaile batu zituen aringa-aringan.
Joseba Plaza markinarrak egin zuen kilometro bat eta erdiko ibilbidea azkarren, 4 minutu eskasean (4.02). Nagususien herri bazkariak hamabost bat gizon-emakume alkartu zituen mahaiaren inguruan herriko tabernan.
Atzo, Oibarko eguna ospatu zuten. Meza amaitu orduko, hamaiketako edarra zeukaten prestatuta. Eguraldia lagun, Naiara eta Eneritz trikitilari berriatuarren doinuek lagunduta aritu ziren jan-edanean.