
Gaurko omenduak, auzokideen zorionak jasotzen
Nikolas Deunari eskainitako meza santuarekin hasi dira dira ekimenak gaur, eguraldi eskasa tarteko, parkean beharrean, aurreko garage batean.
Ohi bezala, jende asko batu da santuaren eguna ospatzeko. Meza amaituta, auzoko bikote beteranoei urtero egiten dieten omenaldia ailegatu da. Aurten,
Juan Martinez eta Ramonita Garagartza senar-emazteak izan dira omenduak. Ezustean eta hunkituta entzun dute zorion abestia. Martinezi bere ilobak eman dio omenduari dagokion txapela: Ander Urrosolok. Bera ere hunkituta eta irribarrea ezpainetatik ezin kenduta egon da. Ainhoa Mugerza jai batzordeko kideak emon dio lore sorta ederra Ramonita Garagartzari. Arrapaladan gereturatu zaizkie auzotarrak, besarkadak eta zorionak ematera.

Txorizo pintxoak presatzen aritu dira, etenik gabe
“Oso merezitakoa dute omenaldia. Ramonitak urte askoan egin du lan jaietan, eta asko pozten gara berari omenaldia egin izanaz”, esan dute, pozik, txorizoa eta salda prestatzen zeuden auzokideek.
52 urte eta erdi daramate gaurko omenduek Samiokollan bizitzen. Bizitza oso bat. “Oso gustura gaude Samikollan. Hemen baino hobeto inon ez”, aitortu du Juan Martinezek.
Argazki galeria [nggallery ID=77]