Irailaren 14an eta 15ean izango da ikastaroa
Uhagon kulturgunean. Egun osoko jardunak izango dira: zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta domekan 10:00etatik 1400etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Abarka Antzerki Taldeak antolatu du ikastaroa, eta
Asier Sota aktorea izango da gidaria.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroa
antzerkilari eta antzerkizaleei zuzenduta dago. “Oinarrizko clown ikastaroaren bitartez parte hartzaileek antzerkian garrantzitsuak diren alderdiak landuko dituzte: publikoarekiko harremana, inprobisaketa, antzezteko orduan aktorearen ekonomia…”, gaineratu dute.
Ikastarora
eroan beharreko gauzak zehaztu dituzte antolatzaileek: Sudur gorri bat gomarekin, arropa alaia (Ume batek aukeratuko lukeena eta norbera beste norbaitetan bihurtzen duena), txapel bat (edozein baina aurpegia ikusten uzten duena) eta lepokoa (bufanda, pajarita, korbata…).
Izena emateko honako telefonora deitu behar da,
628421586. Azken eguna
irailaren 12a da.
Abarka Antzerki Taldeak antzerkia gustuko duen guztiak animatu nahi ditu: “Herritarrak zein inguruko herritarrak, elkar ezagutu eta elkarrekin ikasiz, guztiok batera asteburu edarra pasatzeko”, esan dute.