Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak joan den
domekan egin zuen merkatu txikia, Alamedan.
Egun osoko merkatua izan zen eta aurreko merkatuekin alderatuz, azken merkatuan salementek «behera» egin dutela esan du Eva Arambarri Zatozte elkarteko ordezkariak.

Orokorrean,
salmentak goizean hobeto joaten direla esan du Arambarrik. «Arratsaldean oso jende gutxi ibiltzen da. Goizeko orduak dira onenak, 15:30ak arte, gutxi gorabehera».
Salmentek behera egitearen arrazoiak bilatu nahian, Arambarrik elkarteak azken merkatu txikietan egin izan duen bestelako eskaintza ere aipatu du. «Azken aukerak dendetan astean zehar esaldia sartzen dugu eta ondorioz, herritarrek dendetan erosten dute, astean zehar.
Jendea ez da domekara arte zain egoten. Baina ezin da horren gaineko balorazio konkretua ere egin».
Kanpainaren lagungarri
Dena dela, oraingo merkatu txikian
salmentek behera eginda ere, merkatu txikiagaz aurrera jarraituko dutela esan du Arambarrik. «Salmentek behera egin arren, saltzen jarraitzen dugu. Kontua da ez dela hasierako merkatu txikietan saltzen zen beste saltzen. Horrela ba, merkatu txikiari eusten jarraituko diogu».

Azken finean,
merkatuak kanpainari lagundu egiten diola gaineratu du Arambarrik. «Aurtengo udako kanpaina motz geratu da. Ondorioz, udako gauzak bi hiletan saldu dira bakarrik. Merkatuak lagundu egiten du genero hori saltzen».