Garatu haurraren garapenerako zentroak umeen garapenean
integrazio sentsorialak duen eraginaren inguruko hitzaldia antolatu du urriaren 5erako. Egitasmoa doakoa da eta Euskal Herri osoko guraso eta profesionalei dago zuzenduta.
«Bizkaitik eta Gipuzkoatik deitu digute eta hitzaldian parte hartzeko izena eman dute guraso eta profesional askok», adierazi dute Garatuko ordezkariek. Hartara,
bertoko biztanleei ere ikastaroan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi izan die taldeak. «Interesgarria da, bai gurasoentzako eta baita alor horretan lan egiten dute profesionalentzako».
Funtsean, integrazio sentsoriala nerbio sistemak duen gaitasun bat da. «Gaitasun horri esker, norbanakoak inguruko eta gorputzeko informazioa prozesatzen laguntzen du, organu sentsorialen bidez. Informazio hori prozesatu egiten da eta norbanakoari inguruan duenagaz harremantzeko balio izaten dio», azaldu dute Garatuko adituek.
Izena emateko bideak
Integrazio sentsoriala garapenean dagoen gaia dela diote adituek. «Umeen garapenean gehiago barneratzen laguntzen du. Eta guraso eta irakasleei, esaterako, umeen beharrizanak hobeto ulertzen eta beharrizan horien aurrean hobeto erantzuten irakasten die».
Hitzaldia urriaren 5ean egingo da,
Eibarko Portalea kultur etxean. «
Doan izango da eta ekimenean parte hartu nahi duten guztiek nahikoa dute aurretik izena ematea».
Horrela ba,
interesatuek ondoko telefono zenbakira deitu beharko dute: 943-25 46 16. «Posta elektronikoz ere izena eman daiteke (cdigaratu@gmail.com)».
Hizlaria eta helburuak
Hitzaldia 10:00etatik 12:00etara egingo da eta
hizlaria Judith Abelenda izango da, terapeuta eta integrazio sentsorialean aditua.
Besteak beste, Abelendak, sistema sentsorialak ulertzen eta integrazio sentsorialak sor ditzakezkeen arazoak identifikatzen eta konpontzen lagunduko die hitzaldian parte hartzen duten guztiei. «Parte hartzaileentza aberasgarria izango da».