Herritarrei argazki eskaera egin die Markina-Xemeingo Udalak

Kartelak, postalak zein kultur eta kirol ekintzen egitarauak ilustratzeko argazkiak eskatu ditu Markina-Xemeingo Udalak. Inor uzteko prest balego, udaletxera eroan edota udala@markina-xemein.com helbidera idaz dezake. Argazkiak udalari uztean, herritarrak baimena emango dio udalari argazkiak erabili ahal izateko. argazki