Zesta-punta kinielak jokatuko dituzte bihar eta domekan Miruaitzen

Miruaitz frontoiak protagonismo berezia hartuko du Kalbaixo jaietan. Izan ere, zesta puntako bi jaialdi handi egongo dira bertan: alde batetik, gaur Zoco Txapelketako finala jokatuko da; bestetik, domekan Txurruka eta Egurbideren omenezko kinielak jokatuko dira. Zoko txapelketako finala lehenengo bider jokatuko da Mutrikun. 20:00etan hasiko da, bihar. Bikoteka, 20 tantoko kinielak jokatuko dituzte gazteen eta seniorren mailetan. Txapelketan tarteko final gehiago ere jokatuko dira Berriatuan, Gernika-Lumon eta Markina-Xemeinen. Jaialdi denetako emaitzak kontutan hartuta, urriaren 11n lau bikote onenak helduko dira finalera. Markina-Xemeinen jokatuko da finala, urriaren 11n. Domeka gauean ere zesta-puntaz gozatzeko aukera egongo da Mutrikun, 22:30etik aurrera. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko lau bikotek kinielak jokatuko dituzte 25 tantora. Domekako jaialdia Patxi Txurruka eta Jose Antonio Egurbide Mutrikuko pelotari ohiei omenaldia izango da. «Biak Ameriketako Estatu Batuetan bizi dira, eta aurten Kalbaixotan hemen daudela aprobetxatuta, jaialdia euren omenez egitea erabaki dugu», azaldu dute Danok Bat Elkartekoek. zesta-punta               Partiduak BIHAR, BARIKUA Gazteak Retolaza-Azpitarte Lander-Andonegi Martin-Gandiaga Iñaki-Arrizabalaga Seniorrak Barandika-Ubilla Antxon-Arrien Arbe-Garate Lander-Leke DOMEKA Beitia-Garita (Mutriku) Meabe-Zabala (Markina-Xemein) Barandika-Leke (Gernika-Lumo) Aimar-Ubilla (Berriatua)