Irailaren 18a da Mutrikuko I. Herri Triatolian izena emateko azken eguna
Hilaren 21erako antolatu du kirol jarduera Mutriku Triatloi Taldeak. 89 lagun daude izena emanda www.triatloi.org webgunean. Kirolariek 310 metro egin beharko dute igerian, 10 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro korrikan.