Eguraldiak lagunduta, antolakuntza ere “pozik” geratu da.
200 lagunek egin zuten atzo (domeka)
ibilbide luzea eta 180 lagunek laburra. Antolakuntza ez ezik,
parte hartzaileak ere gustora geratu zirela esan dute mendi martxaren antolatzaileek. Martxa egin eta gero,
parte hartzaileek inkesta bat bete zuten eta horren arabera,
martxagaz pozik geratu zirela esan zuten. “Parte hartzaileek eskerrak eman dizkiete antolatzaileei”.
Behin inkestak erantzun eta martxa egin
ondoren, hamaiketakoa egin zuten, frontoian.
Antolakuntzan 40 herritarretik parte hartu dutela ere esan dute. “Ekitaldiaren arrakasta ikusita, seguru datorren urtean ere izango dugula III. Mendi Martxa antolatzeko aukera”.