Maider Ibarrola (Ibarplas): "Etxeko fakturak gutxitzen laguntzen dugu"
http://www.youtube.com/watch?v=qEz8THnouhA
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Duela 22 urte sortutako familia enpresa bat da Ibarplas. Ekoizpenaren %95a PVC-ko leihoak badira ere, bestelako ekoizpenak ere egiten ditu Ibarplasek. Horrela ba, aluminiozko leihoak, mixtoak, barandak, leiho-ateak, eltxo-sareak,… ere euren eskaintzan sartzen dituzte.
Denaren gainetik, bezeroari kalitatezko produktua eta kalitatezko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dira Ibarplasen helburu nagusiak.
Eta helburu horiei jarraituz, bezeroari hasiera-hasieratik erraztasun guztiak eskaintzen dizkie. «Salmenta egin aurretik, bezeroaren etxera joaten gara. Bertan, zein produktu datorkion egokien ikusten dugu eta horren arabera bezeroari beharrezko azalpen guztiak ematen dizkiogu», dio Maider Ibarrola Ibarplaseko kideak. Behin salmenta egin eta muntaia lanak egin eta gero, bezeroari azalpen edo konponbide tekniko guztien xehetasunak ematen dizkiogu.
Eraginkortasun energetikoa ere eskaintzen dute. «Horretan leihoak garrantzi handia daukate. Izan ere, leiho on batekin, %40 eta %60 arteko energia aurrezpena lortu daiteke gasaren zein elektrizitatearen fakturan». Eta gas isurketak ere gutxitu egiten dira, ingurugiroa babestuz. «Tenperatura galera ere jaisten dute Ibarplaseko leihoek, zarata isolatzeaz gain».
Abantailak, krisiaren aurrean
Krisi ekonomikoaren harira, Ibarplasek ordainketa egiteko aukera ezberdinak eskaintzen ditu. «Bezero askorentzat esfortzu ekonomiko handia da leihoak aldatzea. Bada, horiei, EVE-k ematen duen diru laguntzaz gain, finantzaketa aukera ezberdinak ematen diegu; epe laburrean zein luzean ordaintzeko aukera eskeintzen diegu».
Oro har, Ibarplasen leihoek, bizitza kalitatea hobetzeaz gain, etxeko fakturak gutxitzen laguntzen dutela diote arduradunek.
Publierreportajea bideoan ikusgai dago, Hitzaren webgunean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.