http://www.youtube.com/watch?v=1ZxErYLLf7Y
Ondo baino hobeto doaz kalbaixoak. Bariku gauean danbor hotsekin hasi zirenetik, ez da aspertzeko aukerarik egon. Zapatuan, Kalbaixo eguna, jende pilo bat batu zen, Kalbaixo gainean goizean eta herrian arratsaldetik aurrera. Goitibeherak izan ziren protagonista nagusiak. Inork ez zuen galdu nahi izan Ritxi Gorostiaga goitibeheren sustatzaileari haren lagunek egindako omenaldia.
Umeen jolasak eta sardina erreak daude orain momentuan aukeran, portuan, Aizabia Elkarteari esker. 13:00etan sokamuturra hasiko da bertan.
Mutrikuko konpartsak ere Gorostiaga izan du gogoan
Ondo baino hobeto doaz kalbaixoak. Bariku gauean danbor hotsekin hasi zirenetik, ez da aspertzeko aukerarik egon.
Zapatuan, Kalbaixo eguna, jende pilo bat batu zen, Kalbaixo gainean goizean eta herrian arratsaldetik aurrera.
Goitibeherak izan ziren protagonista nagusiak. Inork ez zuen galdu nahi izan
Ritxi Gorostiaga goitibeheren sustatzaileari haren lagunek egindako omenaldia.
Txolota koadrilakoak lehenak izan ziren goitibeheran jaisten. Bost minutu ondoren segitu zieten gainerako parte hartzaileek. Irudi ikusgarriak utzi zituen beste behin ere ekimenak. Eta zauritu bat baino gehiago. Hamabostetik gora lagun artatu zituzten Mendaroko ospitalean.
Erraldoi eta buruhandiak
Atzo, Kalbaixo Txiki eguna ospatu zen. Marmitako usainarekin etorri zen, ohi bezala, jaieguna. Euria tarteko, merkatu plazan aritu ziren jaki goxoa prestatzen hamasei parte hartzaileak. Amaieran, bost epaileen esku geratu zen erabakia: Gorka Urresti, Balentin Zumalabe, Gregorio Madera, Laureano Sanchez eta Santi
Piper izan ziren epaileak
. Begoña Urreistirentzat izan zen 6. saria. 5. eta 4. saridunek bezalaxe, bi ardo botila eta kopa eskuratu zituen. 5. postua Iñaki Mendizabal
Goixarrirentzat izan zen. Bere alaba Josebe Mendizabalek jaso zuen 4. saria, harriduraz jaso ere. 3. postuan Anaiarte elkartekoak geratu ziren: Maria Antigua Beitia eta Mari Sol Alberdi. 2. postuan Xabier Larrañaga sailkatu zen. “Oso pozik nago”, zioen amaieran, datorren urtean ere parte hartuko duela esanez. Eta lehen saria, berriro ere, Narrope 1 taldearentzat izan zen. 250 euro eta kopa eskuratu zuten, eta izugarrizko txalo zaparrada.
Marmitako enkantean Narrope 1 taldeak irabazi zuen; 90 eurotan saldu zen taldeak egindako marmitakoa
Enkantean 90 eurotan saldu zen marmitako irabazlea. Aurtengo ekimen askotan bezala, Ritxi Gorostagarentzat hitz batzuk izan zituzten lehiaketako sari banaketan:
“Hasi aurretik omenaldi txiki bat, aipamen berezia egin nahi dugu. Hutsune handia dago gaur hemen. Txalo bero bat eskatzen dugu Ritxirentzat”.
Mutrikuko bandak bete egin zuen atzo, Beheko Plaza
Goizean Ibiriren zezen txikiak eta arratsaldean sokamuturraren inguruan batu ziren herriko gazteak.
Argazki galeria [nggallery ID=79]