Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Markina-Xemeinen, "zirkulazio arauak hausteagatik"
39 urteko gizonezkoa gaur goizaldean atxilotu dute, “azkarregi gidatzeagatik eta zirkulazio arauak haustegatik”. Ertzaintzak jakin eragin duenez, atxilotuak “zirkulazio arauak” hautsi zituen eta ertzainak be arriskuan ipini zituen. Gertaera 01:40ean gertatu da, BI-4404 eta BI-2636 errepideen arteko bidegurutzean, Markina-Xemeinen.
Ibilgailuan lau gizonezko zihoazen eta industrialde baten inguruan zeudenez, ertzainek ibilgailuaren matrikula egiaztatu nahi izan dute. “Momentu horretan, ibilgailuak abiadura hartu eta ihes egin du, Ondarroako noranzkoan”. Ertzainek atzetik jarraitu diote eta ibilgailua Plazakola inguruan aurkitu dute. “Plazakolako bidegurutzean ibilgailuak buelta eman du eta gidaria kontrako noraznkoan hasi da gidatzen”. Ertzainek saihestu egin behar izan dute, bi ibilgailuek elkarren aurka ez jotzeko.
Ertzainek errefortzua eskatu dute eta Larruskain parean, BI-633 errepidean, ibilgailua geldiaraztea lortu dute. Lau gizonezkoak identifikatu ostean, gidaria atxilotu dute, zirkulazioa arauak hausteagatik. Ibilgailuaren barruan Ertzaintzak hainbat tresna aurkitu duela jakin eragin du. Momentuz, tresnen jatorria ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak.