Hiru BTT martxek osatzen dute Goierri Zirkuitua: Amallokoak, Arretxinagakoak eta Aulestikoak.
Zapatuan izango da lehenengoa,
Amallokoa.
9:30ean hasiko da, eta parte hartzaileek
ibilbide bi edukiko dituzte aukeran: 32 kilometroko luzea eta 27 kilometroko laburra. Martxan parte hartu nahi dutenek
proba hasi aurretik eman behar dute izena, 8:15etik 9:15era.
Hurrengo martxa
Arretxinagakoa izango da,
irailaren 28an egingo dena. Horretan,
hiru ibilbide edukiko dituzte aukeran parte hartzaileek: 41 kilometroko luzea, 31 kilometroko ertaina, eta 26 kilometroko laburra. Horretan,
8:45etik 9:45era izango da izena ematea.
Antolatu duten azkena
urriaren 5ean izango da,
Aulestin. Horretan ere
8:45etik 9:45era izango da izena emateko epea.
Arretxinagako eta Aulestiko martxak 10:00etan hasiko dira.