Hegaluze kanpaina «epe motzean» amaituko da
Ondarroako arrantzaleentzat ez da aste ona izan. Eguraldi txarra tarteko, oso arrain gutxi lehorreratu dute. Hegaluzea kiloak ere gutxi izan dira.
Astelehenenan Ongi Etorrik eta Ondarzabalek baino ez zuten hegaluzerik porturatu: lehenenengoak 1.600 kilo eta bigarrenak 3.600 inguru. Herenegun egin zuen hegaluzeak asteko bigarren agerraldia. Arlanpik eta Itoitzek ekarri zuten arrain preziatua, hamazortzi eguneko arrantzualdia eta gero. Irlandako urtetatik 14.000 kilo ekarri zituzten bien artean. Herenegun urten zuten itsasora hegaluzetan ari diren ontziek, «gogo gutxigaz», kofradiako benta arduradunak esan duenez, arrantzu aukerak txikiak direla jakinda. Kanpaina azkanak emoten ari da.