Bere errautsak aireratuko dituzte, 12:00etan, Latxanbre Plazan. Bere lagunek antolatu dute ekitaldia, eta lagun guztiei eta ezagutu dutenei ekitaldian parte hartze hartzeko deia egin diete.
Balentziagak eta bere koadrilak asmatu zuten Andramari jaietako ikur bihurtu den jaieguna: Arrantzale Eguna. 1957. urtea zen. Herriko jaiek arrantzaleekin lotutako zer edo zer behar zuten, eta garai hartan Aurrera Kirol Alkarteko lehendakaria zen Balentziaga. Udalera jo eta diru laguntza baten truke (12.640 pezeta) lehenengo Arrantzale Eguna antolatu zuten. Jai eguna izanda, laneko erropekin, maoizko erropekin janzteko ohitura eta zikinak, izerdia eta mukiak kentzeko zapia lepotik ipintzeko ohitura ere zor diogu. Beste herrietan ez omen zen horrelakorik egiten»
Hori gogora ekarrita, zera diote lagunek, esker oneko:
«Juanitori Arrantzale Eguna zor diogu. Bera CD Aurrerako lehendakaria zenean sortu zuten guretzat hain berezia den eguna».
Balentziagak, gainera, a
ltxor txiki bat laga du: gauzak biltzeko ohitura zeukan, eta, besteak beste,
hainbat argazki eta errekorteak utzi ditu.
Gaixotasun bat tarteko, joan den irailaren 5ean zendu zen Balentziaga. 82 urte zeuzkan