Proiekzioa hilaren 23an egingo da,
Donostiako Groseko Kortxoenea Gaztetxean, 19:00etan.
Donostiako Zinemaldi Alternatiboa hilaren 23rik 28ra egingo da eta Aiert Goenagak Jon Urrazagaz batera zuzentzen duen film luzea lehenengo egunean proiektatuko dute.
Proiekzioa egin eta gero, hitzaldi foruma egiteko aukera egongo dela jakin eragin dute antolatzaileek. Horrela ba, pelikulaz edo antzezlanaz edozein galdera egiteko aukera egongo da.
Filmaren fitxa laburra:
- Izenburua: Morritson eta Gartzia
- Zuzendariak: Jon Urraza eta Aiert Goenaga
- Gidoilaria: Jon Urraza (bere antzezlana moldatuz)
- Aktoreak: Leire Olaran, Jon Urraza eta Olatz Pagalday
- Irudia eta edizioa: Arkaitz Arza