Mutrikuko I. Herri Triatloia eta 2013ko
Euskadiko denboraldiko azkenengo triatloia jokatuko da zapatuan,
17:00etatik aurrera.
Triatloia super sprint distantziakoa izango da, hau da, atletek 370 metro egingo dituzte igerian, 10 kilometro bizikletan, eta 2,5 kilometro saltaka.
Momentuz,
167 lagunek eman dute izena triatloian, baina oraindik izena emateko epea zabalik dago.
Triatloiaren irteera Mutrikuko marea naturalak sortzen diren aldameneko arlanpan izango da. Emakumezkoak eta gizonezkoak ordu berean edukiko dute irteera ordua: 17:00etan. Boxeak, ostera, Mutrikuko herriko hondartzako kantina dagoen lekuan egingo dira. Antolatzaileek jakin eragin dutenez, triatloiaren proba guztiak Mutrikuko herrian zehar egingo dira. Beraz, ikusteko erraz edukiko dute ikusleek.
Zapatuko proba Mutrikuko Triatloi Taldeak eta Gipuzkoako Triatloi Federazioak antolatu dute.