Goizean,
11:30ean hasiko dira eskupelota partiduak. Danera, binakako
hiru partidu jokatuko dituzte pelotariek.
Lehenengoan, Enbeitak eta Beitiak jokatuko dute Zelaia eta Txaberren kontra. Bigarrenean, ostera, Inuntziagak eta Anituak Albizu eta Garroren kontra jokatuko dute. Azkenengo partiduan, Uberuagak eta Cuek Uriona eta Egiaren kontra arituko dira.
Partiduak
Bizkaiko Esku Pelota Federazioaren laguntzagaz antolatu ditu Ispasterko udalak. Pelotaz gozatzeko aukera paregabea, bihar, Ispasterren.