Bilboko musikari gazteek osatzen dute Los Mapatxes. Musika alaia eta estilo askotakoa jotzen dutela diote. Eta horren adibide da aurtengo
Bilboko Aste Nagusian Zazpi Kaleetan eskainitako kontzertua. Izan ere, giro paregabea sortu zuten kale tarteetan.
Folk, reggae, rock, rumba eta beste estilo askotariko abestiak abesten dituzte. Horretaz gain, kantu ezagunak eta ezezagunak eskaintzen dituzte.
Horrela ba,
Bob Marley, Johny Cash eta Juaquin Sabina bezalako musikari ospetsuen abestien bertsioak ekarriko ditu taldeak Markina-Xemeinera.
Musikariak eta instrumentuak
Taldea
zazpi musikarik osatzen dute (Gaizka Gondra, Alain Llopart, Goiatz Dutto, Mc Jon, Gonzalo Aretxavaleta, Diego eta Gotzon). Eta hainbat instrumentu jotzen dituzte: trikitia, perkusioa, gitarra, ukelelea, banjoa, harmonika, eta abar.
Horrela ba,
perkusioa nagusi den taldean, giro ona eta dantzarako aukera ez direla faltako iragarri dute taldeko kideek.
Ibilbide luzea duen taldea ez bada ere, zaletasunak bultzatuta, musika egiteko grina agerian du gazte taldeak. Eta interneten ere hainbat bideo dituzte ikusgai, Bilboko Aste Nagusiko emanaldikoa tartean.
Bada,
musika alaiaz gozatu nahi duten herritarrei bihar Uhagonera gerturatzeko gonbitea egin diote taldekideek.