Ondarroako Kamiñazpi auzotik Berriatuara joateko bidea itxiko dute astelehenean
Urriaren 7ra arte egongo da bidea itxita, “gutxienez”, bi noranzkotan. Zehatz esateko, Kamiñazpitik Berriatuara joateko errepidea, saihesbidera artekoa, da itxita egongo dena. Beraz, Errenteria auzoa ezingo da ibilgailuagaz zeharkatu. Ondarroako Udaltzaingoak jakin eragin duenez, Kamiñazpiko autobus geltokiak ere ez du funtzionatuko.