Parte hartzailek adierazi dutenez
“asko” gustatu zitzaien ibilbidea. Eguraldiak ere lagundu zuen, eta martxa “polito” joan dela esan dute antolatzaileek,
emaitzagaz “pozik” daudela. Ibilbide bi eduki zituzten aukeran txirrindulariek: luzea, 32 kilometrokoa; eta motza, 27 kilometrokoa.
Hurrengo BTT martxa Arretxinagakoa izango da. Irailaren 28an jokatuko da, 10:00etan. Izena ematea 8:45etik 9:45era bitartean egingo da. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: Luzea, 41 kilometrokoa; ertaina, 31 kilometrokoa; eta laburra, 26 kilometrokoa.
Aulestiko BTTa izango da azkena. Urriaren 5erako antolatu dute.