Hamaika taldeko Gorka Antxustegi pilotuak eta Xabat Urresti kopilotuak irabazi zuten zapatuan
Aramaioko XII. rallysprinta, Peugeot 205 autoagaz.
Lehenengo eta bigarren zatietan bigarren egin zuten markinarrek. Hirugarrenean, ostera, arazo bat eduki zuten eta denbora galdu zuten. Dena dela, lasterketa bigarren amaitzea lortu zuten. Baina lehenengo postua lortu zutenak lasterketatik kanpo uztean, podiumaren gorenera igo ziren Antxustegi eta Urresti.
Bigarren Gernika Racing taldeko Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga ereñoarrek egin zuten. Hirugarren, ostera, Txus Jaio eta Jesus Urkidi markinarrek.
Rallysprinteko irabazleek esan dutenez «pozik» daude emaitzagaz. «Ibilbide polita da, gustatzen zaigu, eta emaitza ona lortu dugu», esan dute.