Ondarroako XV. Umeen Arrantza Lehiaketak 459 ume batu ditu
Zapatuan ospatu zen lehiaketa ospetsua. 15:00etatik aurrera, herriko moilak arrantzale txikiekin bete ziren. Kainaberak nonnahi, helburua ondo pasatzea eta arrantzaz gozatzea zen. Aurretik 369 umek zeukaten izena emanda, baina azkenean, egunean berta ere izena eman ahal zenez, beste 90 umek eman zuten izena. Guztira, bada, 459 ume batu ditu aurten arrantza lehiaketak.
Argazki galeria [nggallery ID=80]