Datorren domekarako, urriak 6, antolatu dute piragua ibilbidea. 10:00etan egin dute hitzordua, Lekeitioko piragua taldearen lokalean, Isuntza hondartzan.
Parte hartu dutenek kamiseta eta bainujantziak edo praka motzak eroan beharko dituzte, eta antolatzaileek jakitera emon dutenez, kirol jarduera ume zein nagusientzat «aproposa» izango da piraguek dauzkaten ezaugarriengatik.
Materiala, eskura
Kamiseta eta bainujantziaz gain, piraguan ibiltzeko ez da besterik eroan beharko: txalekoak eta beharrezko materiala bertan
hondartzan jasoko dute. Amaieran, dutxatzeko aukera egongo da.
Izena «ahalik eta arinen» emoteko deia egin du Olazarrek, parte hartzaile kopurua jakiteko.
Datorren domekan eguraldi eskasa egingo balu, astebete atzeratuko litzateke kirol jarduera: urriaren 13an egingo litzateke