Ondarroako Eguzkik EAJk plan orokorraren gainean egindako adierazpenak kritikatu ditu

Udalak herriko plan orokorra berritu behar duela esan du oraintsu Ondarroako EAJk, herriaren gaur egungo premiak ez dituelako betetzen. Horren aurrean, galdera bat egin du Eguzkik: “Zergatik ez zuen EAJk plan orokor hori berritu bera egintzen egon zen urteetan?” Talde ekologistaren esanetan, arrazoi garbi bat dago: 20 urte dituen plan orokorrean Alleri hiri-lur legez agertzen delako, hau da, planak bertan etxeak egiten lagatzen du.
p1030805

Babestutako gunea da Alleriko padura

Dena dela, Eguzkik nabarmendu duenez, azken urteetan Alleriko padurak babes handia jaso du: kostako babes eremuan sartu da, Eusko Jaurlaritzaren hezeguneen katalogoan sartu da eta Europak interes bereziko gune izendatu du, besteak beste. “EAJk plan hori berritu izan balu, Alleri babesteko lege horiek ere kontuan hartu beharko zituen, eta ezin izango zituen bertan 500 etxebizitza egin”.  Horren harira, plan orokorra ez berritzea eta beste alde batera begiratu eta etxeak egiteko asmoagaz aurrera jarraitzea leporatu dio talde ekologistak EAJri, egoera hori salatu eta lege berriak kontuan hartzeko eskaria egin zutenak herriko taldeak izan zirela gogora ekarriz.  “EAJren jarreraren ondorioz, Ondarroako Udalak eta Ondarroako herritar guztiek milaka eta milaka euro galdu dituzte”, salatu dute. “EAJk egin zuena prebarikazioa izan zen?”.

Amaitzeko, Ondarroako plan orokorra “ahal-denik eta arinen” egitearen alde agertu da Eguzki.