Gazte gunearen inguruko lehenengo hausnarketa egingo da zapatuan

Palpalian ekimenaren lehenengo batzarra izango da zapatukoa. 20:00etan hasiko da, eta 12 eta 8 urte bitarteko gazteentzako izango da. Helburua, metodologia eta joko desberdinen bidez, gazteekin elkartu eta gazte gunearen inguruko ideiak jasotzea izango da. Karkabia kultur taldeak eta Urtxintxa Eskolak aurkeztutako proiektua da Palpalian prozesua. Ekimen horrek ludoteka, kidegune eta gazte bulego zerbitzuak emateaz gain, gazte gunearen inguruko hausnarketa ere egingo du. Deitzaileek 12 eta 18 urte bitarteko Lekeitioko gazte guztiak gonbidatu nahi ditu parte hartzera, “benetan beraiek adierazi nahi dutena esateko”. gaztegune