Moldaviar jaia egingo dute zapatuan Markina-Xemeinen

Markina-Xemeingo Noroc moldaviarren elkarteak antolatu du jaia eta arkupe aurrean egingo da, 19:30etik aurrera. Euria balego, Kontzekupean egingo litzatekeela adierazi dute antolatzaileek. Jaiaren helburua, moldaviarren kultura ezagutzea da. Horretarako, bertako janaria probatzeko aukera egongo da, eta zuzeneko musikagaz gozatu ahal izango da. Moldaviarren elkarteak inguruko herritar guztiak gonbidatu nahi ditu euren kultura ezagutzera eta arratsalde ederra pasatzera. Moldavia