
Ondarroako eguerdiko elkarretaratzea
Lea-Artibain eta Mutrikun hainbat elkarretaratze egin dira gaur, barikua, urriak 4.
12:00etatik 12:30era egin dira elkarretaratzeak, sindikatuek deituta. Ondarroan, esaterako, elkarretaratzea 21:00etan amaituko da. Tarte horretan hainbat taldek eta eragilek parte hartuko dute. Elkarretaratzeak
Euskal preso politikoen eskubideen alde lemapean egin dira.

Markina-Xemeingo elkarretaratzea.
Bestalde,
Etxebarrian eta Berriatuan gau osoko kanpada egingo dute, bihar goizera arte, operazio poliziala salatzeko.