Giro "ezin hobea" izan da Ispasterko VII. Koadrila Egunean

IMG_9837

Ispastertarrak bazkaritan, VII. Koadrila Egunean

Eguraldi hodeitsua baina euriririk gabekoa suertatu zaie ispastertarrei VII. Koadrila Egunean. Hamahiru koadrila parte hartzera animatuta, 300 lagun inguru elkartu dira suen, zartaginen eta lapikoen artean. “Giro ezin hobean” aritu ziren zapatuan koadrila bateko eta besteko sukaldariak beraien taldekideentzako bazkaria prestatzen, eta baita usain gozoak erakarrita “beraiengana hurbiltzen ziren guztientzako hamaiketakoa ere”. Bapo-bapo bazkalduta, bolo txapelketan eta txapel jaurtiketan parte hartu zuten herritarrek. Bolo txapelketan, Aitor Egiluz nagusitu zen norbanakoetan, eta Beitxi eta Iñaki Amias izan ziren nagusi bikoteetan. Txapel jaurtiketan, aldiz, Enrique Malaxetxebarria izan zen onena.