II. Marabilli sormen festibaleko sarrerak Zurrumurrun eskura daitezke

IMG_1828

Zurrumurruko erakusleihoa

Sarrera guztiak daude bertan saltzen: zine galakoak, #Resist Ondarru dokumentalaren emanaldikoak, Jainko Txiki eta Jostalari hura-ren estreinaldikoak, eta hiru kontzertutakoak: Kiko Veneno; Muchachito y sus compadres eta Bide Ertzean taldearenak. Sarrerak «martxa onean» doaz saltzen.
ONDARROAKO_II__MARABILLI_S copia

II. Marabilli festibalaren aurkezpena

Sormen festibala eguenean hasi eta domekara arte luzatuko da, ekitaldiz ekitaldi, Aitzol Aramaio zinegilea gogoan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, festibalaren proiekzioa egingo dute iluntzero Alaitik Kofradia Zaharreko fatxadara. Bezperako jaialdiko irudiak ikusi ahal izango dituzte bertan herritarrek.