Kooperazio akordioa sinatu dute Ondarroako Arrantza Eskolak eta Kamerungo Limbe eskolak
Arrantza sektoreari dagozkion ahalik-eta gauza gehien erakutsiko dizkiete arrantza eskolakoek, portu eremura egingo dituzte bisitetan. Besteak beste, kofradiako benta, arrasteko ontzi bate, izotz fabrika eta saregileen etxetxoa ezagutuko dituzte. Irailaren 27an hasi eta abenduaren 19 ingurura arte egongo dira Kamerungo ordezkariak Ondarroan.