Mutrikuko Nautilus ikasgune geologikoa itxita egongo da domekan

Hortik aurrera, zapatuetan eta domeketan egongo da ikasgunea bisitatzeko aukera. Ordutegiak hurrengoak izango direla jakinarazi dute arduradunek: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara zapatuetan, eta 10:00etatik 14:00etara domeketan. Goizetan 12.30ean eta arratsaldetan 17.30ean barne bisita gidatuak egiteko aukera dago. 1268740469_3

Sarrera 1.50 eurokoa da; bisita gidatuena 3 eurokoa. Mutrikuarrentzat, berriz, sarrera doakoa da, eta bisita gidatuak 1,50 euro baino ez dituzte ordaindu behar. Bestalde, Euskal Kostaldeko Museoen txartela aurkeztuz gero, sarrerarik ez da ordaindu behar.