9:00etan aterako dira parte hartzaileak
Elgoibarren dagoen Debabarreneko BTT zentrotik, Mintxeta Kirol Gunetik.
Txirrindulariek
ibilbide bi edukiko dituzte aukeran: 25 kilometrokoa eta 45 kilometrokoa.
Proban, Karakate inguruko paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek. «Martxa hau ez da lehiakorra, natur zale eta bizikleta zaleei zuzenduta dago eta Debabarreneko BTT Zentroko ibilbideak ezagutaraztea du helburu», esan dute antolatzaileek.
Zapatuan izango da martxan izena emateko azken eguna. Horretarako bide bakarra
www.kirolprobak.com webgunea da.
Probaren ostean parte hartzaile guztien artean hainbat opari zozketatuko dituzte. Gainera, antolatzaileek adierazi dutenez, parte hartzaileek eta laguntzaileek eskualdeko hainbat ostatu eta jatetxeetan %15eko deskontua edukiko dute.