Euskaraz bizi nahi det herri lasterketa antolatzeko lehenengo bilera zabala egin zen atzo Luardo Etxean. Kontseiluko kide batek, udal ordezkariek eta herrian sortu berri den eukara taldeko kideek hartu zuten hitza lehen minutuetan. Lasterketaren inguruan orain artean jaso diren ideiak azaldu ondoren, parte hartzaileen ekarpenak jaso zituzten. Bilera gehiago ere egingo dituzte aurrerantzean, eta herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete, ekarpen guztiek daukaten garrantzia nabarmenduta.
Urriaren 26an da egitekoa herri lasterketa.