11:00etan hasi eta 12:00ak bitartean egongo da entzungai, Radixu Irratian (FM105.5 eta
radixu.info) jaialdiaren gaineko saioa. Festibaleko gorabeherak, elkarrizketak eta bitxikeriak. Hori eta askoz gehiago entzun ahal izango dira uhinetan festibalaren lau egunetan. Goizeko egitarauak matineea ekarriko du 12:00etan, Bide onera zine aretora:
Agur esateak dokumentala ikusi ahalko da bertan, 3 euroren trukean.
Arratsaldean egingo da festibalaren hasierako ekitaldia, Musika Plazatik kalekutzera: Manuel Elu eta Kresala musika bandaren kalejiragaz. Ostean, 20:00etan, Kofradia Zaharrean,
Sormena 10 minutuan saio interesgarria egingo da, Txo! Antzerki Kolektiboak aurkeztuta. Oier Lertxundi, Jon GaraƱo,, Jose Mari Goenaga, Pantxo Bedialauneta, Nagore Aranburu, Ismael Iglesias eta Unai Iturriagak euren lanaren berri emango dute, motz-motzean. Gauean, Muchachito y sus compadres taldearen kontzertua hartuko du Bide Onera zine aretoak. 22:30ean izango da hori. Sarrera 15 eurokoa da.
Festibaleko sarrerak Zurrumurru liburudendan daude saltzen.