Hegaluze kanpaina amaitutzat eman dute asteon hemengo arrantzaleek. Lekeitioko
Kalamu arrantza ontzia zebilen azkan asteetan hegaluzetan, eta atzo egin zuen azken salmenta Ondarroako Kalare Deuna kofradian. 4.500 kilo saldu ziren, 4,80 euroko prezioan.
Aurretik Ondarzabalek eta Ongi Etorrik egin modura, Kalamu ere txitxarrotara aterako da hamendik aurrera, hegaluze gutxi topatzearen eta txitxarro baltzak eskari handia edukitzearen ondorioz.
Orioko
Gure Gogoa itsasontziak ekarrita, astelehenean ere hegaluzea egon zen Ondarroako bentan: bataz beste, 5,30 euro egin zituen kiloak.
Gaur, bizi-bizi egon da Ondarroako portua. Arrain espezie asko eta kilo asko ekarri dituzte bentara. Luze joan da goiza bentan.