Udalekuetako irudiak ikusi ahal izango dira bihar, Markina-Xemeinen
Ekitaldiak, gutxi gorabehera, ordu bat iraungo duela esan dute antolatzaileek. «Talde bakoitzak azalpen txikitxo bat egingo du eta ondoren argazkien bideoa proiektatuko du». Bada, aurten, udako ekintzak «potoloak» izan direla eta, proiekzioa entretenigarria eta ikusgarria izango dela aurreikusi duten antolatzaileek. Ekitaldira nahi duten herritar guztiak joan ahalko direla ere aurreratu dute gazte taldeetako kideek. Balorazioa, «oso ona» Orokorrean, udan egin diren ekintzen balorazio «oso ona» egiten dutela gaineratu dute udalekuetako arduradunek. «Gazte asko parte hartu dute eta oso-oso ondo egin dira. Udaleku ibiltaria aurten egin da, estreinako, eta primeran joan da», gaineratu dute. Bada, udan egindako hiru ekintza «handi» horietan jasotako irudiak ikusteko ordua ailegatuta, gazteek, eta nagusiek, ondo pasatzeko aukera edukiko dute bihar, kultur aretoan. Bizitakoa gogora ekartzeaz gain, datorren urtera begira ere gazteak animatzeko balioko du ekimenak.