'Sormena 10 minutuan saioa'-k jendetza batu du Marabilliren bueltan
http://www.youtube.com/watch?v=OcSZrz3I_Ag Zer da sormena? Berez sortzen den zerbait harrapatzen jakitea, existitzen ez den zerbait sortzea, norbere beldurrei lekua egitea... Galdera horri erantzuten ahalegindu ziren atzo iluntzean II. Marabilli sormen festibalaren baitan. Sormena 10 minutuan saioak Oier Lertxundi dantzaria, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinegileak, Unai Iturriaga bertsolaria, Nagore Aranburu aktore, Ismael Iglesias margolaria eta Pantxo Bedialauneta sukaldaria elkartu zituen Kofradia Zaharrean. Aurrean, jendetza, areto bete jende, eta kanpoan, pantaila handiaren bitartez saioa jarraitzen, beste hainbat.
Berez sortzen den zerbait harrapatzen jakitea, existitzen ez den zerbait sortzea, norbere beldurrei lekua egitea… Galdera horri erantzuten ahalegindu ziren atzo iluntzean II. Marabilli sormen festibalaren baitan.Ismael Iglesias margolari durangarrak motz-motzean azaldu zuen diseinuak eragiten dion pasioa, berea margolanak egitea dela agerian utzita. “Irudiekin azaltzen naiz ni, ez hitzekin”, azpimarratu zuen. Bere artisau lanaren muinak azaleratu zituen, sarritan pintatzeak poztasuna besteko nahigabea eragiten diola esanaz. Saioa Pantxo Bedialauneta sukaldariaren artelan bategaz amaitu zen. Sukalde txiki bat aurrean, pìntxo bat egin zuen, margolan itxuran egin ere. Egindako pintxoa ez, baina banatutako txokolatea dastatu ahal izan zuten aretoan bildu zirenek. Gozo-gozo amaitu zen saioa. Argazki galeria: [nggallery ID=86]