Sariketa
18:30etatik aurrera jokatuko da, Uni frontoian.
Bi mailatan jokatuko da. Lehenengo, gazteen txanda izango da; gero, nagusiena. Maila bakoitzean lau bikotek jokatuko dute, zortzi bikote, danera.
Sariketa
kinielaka jokatuko da, bikote batek 25 tantora heltzea lortu arte. Tanto bat jokatzen da lehenengo bi bikoteen artean: irabazten duenak jokatzen jarraitzen du, eta galtzen duena esertzera joaten da. Hirugarren bikotea sartzen da orduan. Bikote bakoitzaren tantoen zenbaketa egiten da, eta 25era zein arinago heldu, hura izango da nagusi.
«Zestalari batzuek nahiago izaten dute kinielan jokatu, beste batzuk, ordea, nahiago partidua hasi eta amaitu», esan dute zesta-punta eskolakoek.
Zoco txapelketa jokatuko duten
zestalariak bertoko eskoletakoak dira: Berriatuakoak, Gernika-Lumokoak, Markina-Xemeingoak eta Mutrikukoak.
Zoco txapelketarako
Urriko Azoka Nagusiko eguna aukeratu dute antolatzaileek: «Giro polita egongo da egun guztian, eta frontoian ere horrela izatea espero dugu», diote.