Eskualdeko eta kanpoko jende piloa batu du Urriko Azoka Nagusiak Markina-Xemeinen
http://www.youtube.com/watch?v=aEW0RhBW0tg
Goizean goizetik hasi zen mugimendua zapatuan Markina-Xemeingo azokako gune desberdinetan. Abelburuen gunean Euskadiko Blonda Akitania Txapelketa egin zen. Bestetik, zelai bueltan salmentarako ekoizleen postuak, artisauenak, eta hainbat elkarterenak egon ziren ikusgai. Azoka gunean Xabier Amuriza eta Joseba Artza aritu ziren bertsotan, bertso eskolak antolatuta.
Goizean goizetik hasi zen mugimendua zapatuan Markina-Xemeingo azokako gune desberdinetan. Zelai bueltan salmentarako ekoizleen postuak, artisauenak, eta hainbat elkarterenak egon ziren ikusgai. Aurtengoan, mahairik onenaren saria Patxi Baskaran markinarrak irabazi du. Bestetik, azoka gunean Xabier Amuriza eta Joseba Artza aritu ziren bertsotan, bertso eskolak antolatuta.
Bestalde, aurten lehenengoz egin duten txahal dastaketa nabarmendu dute antolatzaileek: “Oso erantzun ona eduki du”, esan dute. 150 lagunek parte hartu zuten dastaketan, eta 116rek erantzun zuten. “Erantzun itzela eduki du”, nabarmendu dute. Probatutakoen artean Blondaren okela izan zen herritarrei gehien gustatu zitzaiena.
Abelburuen gunean Euskadiko Blonda Akitania Txapelketa egin zen. Hurrengoak izan ziren saririk garrantzitsuenak:
1. Intseminazio produkturik onena: Lucia Orbegozo (Azpeitia)
2. Emerik onena: Lucia Orbegozo (Azpeitia)
3. Arrik onena: Iturbe anaiak (Arrieta)
4. Ganadutegi onena: Jesus Kortabarria (Aretxabaleta)
12:30ean, epaiketa politikoen kontrako manifestazioa atera zen Goiko Portaletik. Jendetza batu zen manifestazioan. Arratsaldera arte egon ziren postuak ikusgai. 18:30etik aurrera, bete-bete egin zen frontoia Zoko zesta-punta txapelketako finaletan.
Markina-Xemeingo Urriko Azoka Nagusia Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailak, BBK-Kutxabankek eta Lea-Artibaiko Udalek antolatzen dute. Euren esanetan, azken urteotan erabiltzen den formulagaz “gustora” daude. “Martxa onean doa urriko azoka”, gaineratu dute.
Argazki galeria [nggallery ID=87]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.