http://www.youtube.com/watch?v=H56HDsg3hbE Sormenak sormena ekarri du asteburuan Ondarroara. II. Marabilli festibalak jendetza batu du ekitaldiz ekitaldi, kalean zein espazio itxietan. Iazkoa hunkigarria izan bazen, aurten, jaialdiak aurrerapauso bat eman duela iritzi dio antolakuntza taldeak. "Kalitatea asko hazi da, kanpoko jende gehiago etorri da", esan dute, pozik. Eta horrelakoa izan da jaialdia bera ere, "pozgarria eta magikoa".
http://www.youtube.com/watch?v=aEW0RhBW0tg Goizean goizetik hasi zen mugimendua zapatuan Markina-Xemeingo azokako gune desberdinetan. Abelburuen gunean Euskadiko Blonda Akitania Txapelketa egin zen. Bestetik, zelai bueltan salmentarako ekoizleen postuak, artisauenak, eta hainbat elkarterenak egon ziren ikusgai. Azoka gunean Xabier Amuriza eta Joseba Artza aritu ziren bertsotan, bertso eskolak antolatuta.