Barandikak eta Ubillak irabazi dute Zoco zesta-punta txapelketa

Zoco Patxaranaren I. Zesta-punta Txapelketa zapatuan jokatu zen Markina-Xemeingo Uni frontoian. Lehenengo bider jokatzen da txapelketa, eta bete-bete egin zuten herritarrek frontoia zen. Itxura ederra hartu zuen Urriko Azoka Nagusiko arratsaldeak. Kiniela eran jokatzen da Zoco txapelketa: tanto bat jokatzen da, galtzen duen bikotea kanpora ateratzen da eta hurrengo taldea sartzen da. Nagusien mailan Barandikak eta Ubillak irabazi zuten txapelketa, 25 tantora lehenengo helduta. Hemen sailkapena: 1. Barandika-Ubilla    25 2. Antxon-Arrien    17 3. Arbe-Zabala    15 4. Txirtu-Garate    13 Nagusiek jokatu aurretik, gazteen mailako kinielak izan ziren zapatuan lehenengo jokatu zirenak. Gazteen mailan Retolaza eta Aizpitarte izan ziren irabazleak. Hurrengoa, sailkapena: 1. Retolaza-Aizpitarte 20 2. Lander Gandiaga 9 3. Gandiaga II-Andonegi 8 4. Paredes-Arrizabalaga 5 Partiduak amaitu ostean, sari banaketari ekin zieten Uni frontoian. Han bildu ziren Zoco patxaraneko ordezkariak, Markina-Xemeingo Udaleko zinegotziak eta zesta-eskolako ordezkariak, besteak beste. Denek batera argazkia aterata biribildu zuten eguna Markina-Xemeingo frontoian. OLYMPUS DIGITAL CAMERA