Antxustegik eta Urrestik (Peugeot 205)
lehia estua mantendu zuten Iñigo Olabegogeaskoetxearekin, baina,
errepidetik atera ostean, azken bikote horrek ez zuen lasterketa amaitzerik izan. Rafa Ateka eta Xabier Urrutia (Renault Megane) sailkatu ziren bigarren, proba 37 segundora amaituta. Ander Aranak eta Arkaitz Kobeagak (Peugeot 309 GTI 16V) osatu zuten podiuma. Atekak eta Urrutiak baino zortzi segundo gehiago behar izan zituzten Gernika Racing-ekoek.
Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti markinarren autoa.
Busturialdeko gainontzeko parte hartzaileei dagokienez, zortzigarren sailkatu ziren Ander Learreta eta Ivan Muñoz (Nissan 350 GT), bederatzigarren Ugaitz Basaras eta Larraitz Etxebarria (Renault Clio Sport) eta hamargarren Alexander Bengoetxea eta Ander Bikandi (Citroen Saxo VTS). Azkenik, Peru Urkidi eta Koldo Ugalde (Citroen Saxo VTS) lasterketa bertan behera utzi beharrean izan ziren, matxura baten ondorioz.