II. Marabilli sormen festibalak "jauzi kualitatiboa" eman duelako "pozik" daude antolatzaileak
http://www.youtube.com/watch?v=H56HDsg3hbE Sormenak sormena ekarri du asteburuan Ondarroara. II. Marabilli festibalak jendetza batu du ekitaldiz ekitaldi, kalean zein espazio itxietan. Iazkoa hunkigarria izan bazen, aurten, jaialdiak aurrerapauso bat eman duela iritzi dio antolakuntza taldeak. "Kalitatea asko hazi da, kanpoko jende gehiago etorri da", esan dute, pozik. Eta horrelakoa izan da jaialdia bera ere, "pozgarria eta magikoa".
“Mezuak bidaltzen ari dira, sekula egon diren festibalik bereziena dela esanaz. Ondarroa oso herri berezia iruditu zaie. Horrelako festibalik ez dagoela diote”, esan du Kirmen Uribe idazle eta antolatzaileak. Gustura egon diren seinale, artista batek baino gehiagok ez du nahi izan kobratu. Pasadizo modura, Ramon Chao bere hitzaldia eman eta joatekoa bazen ere, azkanean, asteburu guztia geratu da Ondarroan, Marabilli festibalaz gozatzen. Argazki galeria [nggallery ID=86]Ramon Chao bere hitzaldia eman eta joatekoa bazen ere, azkanean, asteburu guztia geratu da Ondarroan, Marabilli festibalaz gozatzen