402 parte hartzailegaz, aurtengoa «
inoiz egin den martxarik jendetsuena» izan dela esan dute antolatzaileek. «Errekorra hautsi da aurten».
Domekan egin zen martxa, Elgoibarko Mintxeta kirol gunetik abiatuta. «09:00etan ema zitzaion hasiera probari. Eta aurreko urteetan egin modura, parte hartzaileek bi ibilbide eduki zituzten aukeran: 25 kilometrokoa eta 45 kilometrokoa». Ibilbideak zailtasun maila ertainekoa eta altukoa zirela azaldu dute antolatzaileek, hurrenez hurren. «Parte hartzaileek Karakate mendia igo zuten».
Ibilbideak «ongi markatuta» zeudela eta indarrak berreskuratzeko hainbat hornidura puntu zeudela esan dute Debegesatik. Horretaz gain, Eibarko CDR bizikleta dendari esker,
asistentzia teknikorako bi puntu ere ipini zituzten antolatzaileek.
Proba, «egonkortzen»
Proba
Debegesa Garapen Agentziak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatuta egin da, eskualdeko BTT kluben laguntzarekin. «Parte hartzaile kopurua ikusita, urterik urte, proba mendi bizikleta zaleen artean egonkortzen doala esan genezake».
Orokorrean, eguraldi onarekin,
giroa «bikaina» izan zela esan dute. «Parte hartzaileak, batik bat, Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorri ziren. Dena dela, beste probintzia batzuetatik ere etorri ziren, hala nola, Kantabriatik, Asturiastik, Errioxatik eta Madrildik». Horietaz gain, Kuttingenetik (Suitza) ere bizikleta zale bat joan zela esan dute. Halan eta ere, antolatzaileek «eskualdeko herritarren parte hartze handia» nabarmendu nahi izan dute.
Proba egiteaz gain,
antolatzaileek sariak ere banatu zituzten. «40 sari inguru banatu genituen parte hartzaile guztien artean. Sariak zozketa bidez banatu genituen». Sariak eskualdeko kirol zein turismo arloko enpresei esker banatu zituztela esan dute. «Asteburuko egonaldiak, bazkariak edo afariak, kirol materiala, produktu gastronomikoak… zozkatu genituen proban parte hartu zutenen artean».
Horrekin guztiarekin,
antolatzaileek bizikleta zaleen parte hartze handia eskertu, sariak emateko laguntzaileei ere eskerrak eman eta bolondresek egunean bertan egindako lana goraipatu nahi izan dute. «50 bolondres baino gehiago aritzen dira lanean Debabarreneko BTT Martxa arrakastatsuan. Eta egiten duten lana eskertzekoa da. Bolondres taldeen barruan ondoko taldeak daude: Elgoibarko Atletismo Kluba, Kisale, Bikeibar, Debamatika, Ameikutz, Debemen, eta beste hainbat lagun eta zale».
Argazki galeria, ikusgai
Probako argazki galeria ere ikusgai jarri du Debegesak. «Egunez egun, argazkiak gehitzen ditugu galeriara. Eta denak daude ikusgai, ondoko helbidean:
www.debabarrenaturismo.com.
Eta hori gutxi balitz,
proba egunean galdutako objektuen atala ere egin du Debegesak. «Horrela, proba egin zen egunean parte hartzaileren batek zer edo zer galdu bazuen, guk aurkitu genituen objektuen zerrenda egin dugu. Beraz, parte hartzaileek Debegesara deitu eta eurena dena eskatu ahal digute».