Janne Tellerren liburua aztergai, Ziortza-Bolibarko irakurketa tailerrean
Hilaren 22an, martitzenean, egingo duten hurrengo irakurketa tailerra Ziortza-Bolibarren, eta, oraingoan, Janne Teller idazlearen Ezer ez liburua izango dute aztergai bertaratutakoek. Hain zuzen, udaletxeko lokalean batuko dira aipatu egunean 17:00etatik 18:30era, Tellerren libururen inguruan aritzeko.