Beste behin ere, herritar ugari batu da Ispasterko XXVIII. Zaldi-Mando probetan. Hamabi zaldik izena emanda bazuten ere, azkenean 11 izan dira lau egunetan zehar lehiatu direnak; izan ere, Mañuko
Erauskin ez da norgehiagokan aritu. Parte hartu duten guztien artean, bestalde, Juan Uriarte aulestiarraren zaldia gailendu da, egindako 77 untzari esker.
Atzoko probako momentu bat. Argazkilaria: Ispasterko Udala
Barikuan hasi zuten 11 zaldi horiek norgehiagoka eta atzo eman zioten amaiera aurtengo zaldi-mando proben sariketari: barikuan Endika Aldamaren eta Taberna Goietasen zaldiak aritu ziren lehian, eta gainontzekoak zapatu, domeka eta astelehenean aritu dira, egun bakoitzean hiruk parte hartuta.
Iaz Juan Martiarturen zaldia nagusitu bazen ere, aurten Uriarterenak egin du, eta horregatik, 750 euro, manta eta txapela jaso ditu. Iaz bezala, aurten ere, aulestiarrek bete dituzte sailkapeneko lehenengo hiru postuak. Uriarteren zaldiak, esaterako, gertu-gertutik jarraitu du irabazlea; izan ere, 76 untza, metro bat eta 95 zentimetroko marka egin zuen atzoko proban. Maider Uriarteren zaldia ere, ez da urrun ibili, eta azkenean ere, 73 untza egitea lortu zuen zapatuko proban.
Sailkapena
1. Juan Uriarte (Aulesti). 77 untza.
2. Juan Martiartu (Aulesti). 76 untza, metro bat eta 95 zentimetro.
3. Maider Uriarte (Aulesti). 73 untza.
4. Unai Aresti. 63 untza, 1/4, 4 metro eta 28 zentimetro.
5. Endika Aldama (Laudio). 62 untza, 3/4 eta 20 zentimetro.
6. Jatetxe Nabarniz (Nabarniz). 61 metro, 3/4 metro, 3 metro eta 45 zentimetro.
7. Irubide (Etxebarri). 60 untza, 4 metro eta 55 zentimetro.
8. Zerain (Hernani). 58 untza, 1/2 eta 6 metro.
9. Ibaratz Elkartea (Aulesti). 52 untza, 3/4, 5 metro eta 75 zentimetro.
10. Andoni Mendizabal (Asteasu). 51 untza, 1/2, 3 metro eta 50 zentimetro.
11. Taberna Goietas (Mungia). 42 untza, 3/4, metro bat eta 20 zentimetro.
12. Erauskin (Mañu). Ez aurkeztua.