Orain egun batzuk El Correo egunkariak argitaratuko albiste baten harira eman dituzte azalpenak. El Correok zioenez, gazteek Abaroako eraikuntza “desokupatzea” erabaki dute, beste lokal bat lortu dutelako.
Atzo ezeztatu egin zuen albistea asanbladak,
Abaroan jarraitzen dutela esanez, eta eraikuntza “osoa” okupatu zutela esanez.
Gaur, udalak eman ditu azalpenak.
Udalaren esanetan ere, Abaroak “okupatutako gunea” izaten jarraitzen du.”Gazte asanblada eta udalaren arteko harremana egokia eta erregularra da”, esan du Udalak. Gainera, gazteen aldarrikapenei bidea ematearen gaiarekin “bat egiten dutela” esan dute. “Gazte asanblada kontziente da Abaroa guneak eta bereziki jauregiak duen ondare balioaz, eta jarraitu beharreko segurtasun neurriez”, azaldu dudte. “Gainera, parkean martxan jarrita dagoen auzolan preoiektua ere ez da eragotzi nahi izan gazteen partetik”, gaineratu dute. Parkea zabaltzeko auzolanak aurrera jarraitzen duela esan du udalak, eta udaberrirako egongo dela zabalik. Asteburu honetan Europako Ondare jardunaldiak ere egingo dira.