Domekan egin zuten
erreka garbiketa Artibai eta Urko erreketan. Aurten, Boluko zubitik Ituarteko zubirainoko zatia garbitu zuten, baita Arretxinagatik Uhagon alborainoko zatia ere.
Gehien bat plastikoak topatu dituztela adierazi dute: botilak, poltsak…
Objetu handiagoak ere jaso dituzte errekatik, bizikletak, adibidez. “Beste urte batzuetan garbigailuak, autoen bateriak… horrelakoak ere aurkitu ditugu, baina aurten objetu handien artean aulki batzuk eta bizikletak baino ez ditugu topatu”, esan dute Ekozainekoek.
Ekozain Ekologista Taldeak erreka garbitzeaz gain,
errekarenganako “errespetua” ere lantzen du Erreka Egunean. “Berriro ere ikusi dugu ez daukagula errespetu larregirik errekarenganako”, esan dute. “Eta bere menpe gaudenez derrigorrez eduki behar dugu errespetu hori”. Pertsonak oreka batean bizi behar dugula esan dute, eta horretarako beharrezkoak ditugula errekak.